XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monasterio bat aurkituko dugu eskrituretan.

Izan ere, erlijiok garrantzi haundia zuen orduan behintzat, eta aberats askok, hiltzerakoan, beren propiedadeak Elizari ematen zizkion.

Nagusitasuneko eskritura hauetan, jeneralki, lurraldeen mugak azaltzen dira; lurraldeen deskripzioak, gaurko eskrituretan baserriarenak azaltzen diren berdinean.

Lurraldeak nolakoak ziren esateko edo deskribitzeko, idatzi hoietan nahitaezkoa zen, gaztainabiak, sagastiak, larreko zelaiak, eta bertan ziren gauzak aipatzea.

Baliozko aldaketak eta edifizioak alegia.

Baliozkoak ziren, dudarik gabe, donazioetan aipatutako sagastiak.

Deskripzio gehienetan agertzen bait dira.

Baina garai haietako sagastien aberastasuna, gordeta gelditzen zaigu, nahiz eta dokumentu batzuek sagar-zuhaitz askoren argitasuna azaldu.

Ez dezagun ahaztu, oso berandu arte, gure baserriak eta baserrien barrutiak, eskriturarik gabe jarraitu zutela.

Horregatik, baserriak zituzten sagastiak eta egiten zuten sagardoa, ezin daiteke inungo eskrituretan aurkitu.

Baserri bakoitzeko lurrak noraino ziren ba zekiten; harrizko mugak edo mugarriak, sakratuak ziren.

Ez zegoen eskrituren beharrik, zein zenena zen jakiteko.

Honegatik, hamaikagarren mendeko paper idatzietan, donazioak, eta honelako hartu-eman batzuek bakarrik gelditu zaizkigu.

Ez gure baserrikoak.

Eta normala da, paper hoietan, sagastia bai, eta sagardoa ez aipatzea.

Sagastiak, lur zatiak bezala lur zati aberatsak bezala noski, donazioko eskrituretan aipatzen zituztelako.

Hala ere, hamabigarren mendean, zenbait paperetan, sagardoaren izena aipatzen hasten da.

Ez terrenoen jabetasuna azaltzeko, donaziotan sagastiak agertzen diren moduan, diru-ordainketa bezala baizik.

Orain gutxi arte, kapoi, gari, gazta eta honelako emaitzekin maiztarrek ordaintzen zuten bezalatsu, orduan ere, sagardoa, diruaren ordezkoa izan zen, eta honela agertzen zaigu garai hartako idatzi zaharretan.

Eugene Goyheneche, Ustaritz-ko historia aztergileak, egina du Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz, garrantzi haundiko lana, eta han jasoak ditu zenbait aipamen sagasti eta sagardoaz.

Honek aipatzen dituen agirietan ere, gehienak behintzat, Elizarenak dira.

Edo, Elizak berak dituen maiztarren zergak bezala; edo, bestelako urte-sari bezala; edota behar bada, Elizako hamarrenak (diezmoak) bezala; behintzat, sagardoarekin ordaindu behar diren sariak, sarritan agertzen dira Ipar aldeko paper idatzietan.